XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAIOTZALegezko kontzeptuak ez bezala (Kode Zibileko 30.Art.) honek amaren sabeletik osotoro banantzen den unetik 24 ordutan bizirik irautera baldintzatzen bait du, eta gaur egun jaiotzen estatistiketan erabilitakoaren bestelako
HILDA JAIOA Hilda jaiotzat ulertzen dugu, amaren gorputzetik osotoro iraitzi edo atera aurretik heriotza etorri zaion sorkuntz produktu oro.
ERDITZEA Hemen erabilitako erditzearen kontzeptua bat dator adiera mediko-biologikoarekin, hau da: 180 egun baino gehiagoko sorkuntz produktuaren amaren gorputzetiko iraizpena edo aterakuntza, bezala produktu hori bakuna edo anizkoitza izan daitekeelarik. BITARTE PROTOGENESIKOA Ezkontza-dataren eta bizirik jaiotako lehen umearen jaiotza-dataren arteko denboraldiari dagokio.Bistan da ezkontza-barneko jaiotzen kasuan bakarrik kalkula daitekeela.
BITARTE INTERGENESIKOA Bizirik eta bat bestearen ondoren jaiotako bi umeren arteko denboraldiari dagokio.Aurreko bitartearekin gertatzen denaren alderantziz, ezkontza-barnean nahiz ezkontzatik kanpora bizirik jaiotakoentzat kalkulatzen da, baldin eta aurretik bizirik jaiotako bat badago.